Funtzionamendua eta zerbitzuak
Lokalak eta ordutegia
Gure elkarteak bi lokal ditu:
- Goienkalea 8 behean elkarteko taberna dago.
- Goienkalea 9 behean egoitza soziala dago, batzargela, liburutegi,
idazkaritza-gela, alokairurako material etab.ekin.
Ordutegia: astearte eta ostegunetan, iluntzeko 8etatik 9etara. Materiala alokatzeko, ostegunetan iluntzeko 8etatik 9etara.
Helbide eta telefono zenbakiak
Alpino Tabira Mendizale Taldea
141 PK
48200 DURANGO
Telefono eta faxa 94 620 31 53
Posta elektronikoa:
- Idazkaritza: alpino ARROBA alpino-tabira PUNTO org.
- Katazka: katazka ARROBA alpino-tabira PUNTO
org
- Web, argazkiak: web ARROBA alpino-tabira
PUNTO org
Bazkideak
2011ko abenduaren 31n 2189 bazkide gara. Bazkide izan ahal izateko eskaera
orri bat betetzen da eta zuzendaritza-batzordearen hurrengo biltzarrean egiten
da alta. Baja, ordea, norberak eskatuta edota otsailaren 28rako urteko kuota
ordaindu ez zaionari egingo zaio. Elkartean sartzeko kuota 40 eurokoa da
2012erako aurreikusita dagoen urteko bazkideen kuota 20 eurokoa.
Izena eman nahi baduzu, hau da bete behar duzun inprimakia.
Horrezaz gain, zure bi argazki behar ditugu. Bestalde, kontua helbideratzeko
derrigorrezkoa duzu kontu zenbakiaren 20 zenbakiak idaztea.. Guzti hori
elkartean aurkeztu gero.
Zuzendaritza-batzordea
Hileko lehenengo astelehenean elkartzen da. Batzar hauetara datozen bestelako
bazkideek, iritzia eman bai, baina boto eskubiderik ez dute izango.
2012-rako ezohizko neurri ekonomikoak
2011-ko abenduaren 17-ko bazkideen Batzar Orokorrean onartuak.
Bazkideei soilik aplikagarriak.
Kuotak
Aurreko urteetako banakako urteko kuota mantzentzen da: 20€
Famili unitateko kuotak kontu zenbaki berdin batean
helbideraturik daudenean, ordaindu beharreko zenbatekoak ondorengoak izango
dira:
- 2 kuota 30€
- 3 kuota 40€
- 4 kuota 50€
- Laugarrenetik aurrera dohainik
Diferentzia hau kobratu ahal izateko elkartetik pasatu beharko
da apirilaren 12-a baino lehen.
Deskontuak irteeretan
Egun batekoak 10€-tik 7ra jaisten dira
Hainbat egunetakoak direnak eguneko 20€ merkatuko dira,
100€-ko mugarekin.
Federatu lizentzia
Beraien federatu txartela apirilaren 12a aurretik jasotzen
dutenei 10€ itzuliko zaie
Barne-arautegia
Bazkidea bazara edo interesik bazenu, honako lotura honetan aurki dezakezu
erdaraz: barne-arautegia.
Ekintzak
Ekintzak bazkide zein ez bazkideei zuzenduta daude, nahiz eta elkarteko
bazkide izateagatik prezio berezia egingo dizugun. Zenbait kasutan gainera,
erreserbak egiteko orduan lehentasuna emango zaizu. Web orrialde honetan informazio
gehiago duzu, aurtengo egutegiarekin
batera.
Idazkaritza
Elkartearen administraritza kontuetako informazioa eskura dezakezu bertan.
Horretaz gain, interesatzen zaizun kirolarekin lotuta egin nahiko zenukeen
ekintzen inguruan norengana jo ere azalduko dizuete. Informazio orokorra.
Idazkaritzarekin harremanetan jar zaitez gorago emandako helbideen bidez.
Liburutegia
eta kartografia
Gure liburutegian mendia eta naturarekin zerikusia duten bostehun liburu
inguru aurki ditzakezu, guztiak mendi, herri, eta ekintzen arabera
sailkatuak. Argitaratu berri diren liburuak
eskuratzen ditugu. Etxera eraman nahi izanez gero, bazkide txartela aurkeztu eta
hilabeterako utziko dizugu.
Aldizkariei dagokienez, ondoko hauek jasotzen ditugu: Pyrenaica, Gure Mendiak,
Desnivel, El Mundo de los Pirineos, Euskal Herria,
Peñalara.
Kartografiari dagokionez, bilduma zabala dugu. Euskal Herria eta mendilerro
garrantzitsuenei buruz 1:25000ean argitaratu den guztia daukagu, Javier Maloren
mapak eta Alpina argitaletxoekin batera. Merkaturatzen den material berri guztia
erosten dugu, materiala etengabe berrituz.
Mendiko materiala
Materiala alokatzeko bazkide txartela aurkeztu eta 3 euroren truke utziko
dizugu. Alokairuarengatik prezio sinbolikoa eskatzen da.
Katazka
Hiru hilero bazkideei dohainik bidaltzen diegun aldizkaria dugu. Bere
helburua bazkideon arteko hartu-emana sendotzea da. Horrekin batera, burutzen
ditugun ekintzen berri ematen du eta unean-uneko informazioa eskaintzen du.
|