Federatu lizentzia

Federatu lizentzia Euskal Mendizale Federazioan afiliatua den mendi elkarte baten bitartez tramitatzea ezinbesteko betebeharra da.

Bai istripu asegurua eta bai Pyrenaica hiruhilabetekariaren harpidetza dauzka barnean. Aseguru honek estaldura mota desberdinak ditu:

  • Geografikoak: estaturako, Frantzia eta Andorrako Piriniorako, mundurako eta espedizioetarako. Mailakatuta daude estaldurok, hau da, edozein estaldura geografikok behekoak dauzka barnean. Estaturako estaldura derrigorrezkoa da eta besteak aukerakoak.
  • Jardueretakoak: oinarrizkoa (ibilaldiak, eskalada, alpinismoa, mendiko eskia, etabar), alpetar eskia, snowa eta mendiko txirrinda edo BTTa. Oinarrizko estaldura derrigorrezkoa da eta besteak aukerakoak.

Urtarrilaren 1etik abenduaren 31rainoko indarra edo balioa du. Urtea amaitu baino lehen tramitatzea komenigarria da, baina, abuztuan ezik, urteko edozein arotan tramita daiteke; beti ere urteko kuota osoa ordaindu behar da. Adinari dagokion kategoriaren eta aukeratutako estalduraren arabera, kuota desberdinak dira, noski. Elkartean bertan bideratzen dugu eta eskuz ordaindu beharra dago eskatutako unean bertan. Hauxe da bete beharreko inprimakia.

Hemen eskuratzen dizuegu Broker´s - Helvetia, Euskadiko Mendizale Federazioko lizentziaren aseguruetxeari dagokion informazioa. (Istripu poliza, erantzunkizun zibileko poliza bai eta adostutako zentroak ere)

 

 
© Alpino Tabira Mendizale Taldea, 2000-2012