Historia
Datu hauek oso garrantzitsuak dira, idatzita agertzen baitira, eta sarritan jende nagusiak ere ez duelako zehatz jakiten noiz sortu zen. Batzuek diotenez, elkartea sortzearen ideia 1934. urtean, abuztuaren 15ean
Txarlazora egindako irteeran mamitu omen zen. Irteera hartako argazkia,
taldekoen izenekin, elkartean daukagu. Egun haietakoak dira Durangoko Udaleko
pleno bi: abuztuaren 24koan aipatzen da mendi talde bat sortzear dagoela herrian,
eta hurrengo astekoan, abuztuaren 31n, Grupo Alpino Tabira izenarekin
jadanik sortua dagoen taldeaz hitzegiten da. Guda Zibilarekin taldearen bizitza
amaitu egin zen, eta Udaleko plenoen agiriez gain, 1935. urtean , Neberaren
eraikuntzaren urteurrena ospatzeko egin zen jaiaren programa baino ez zaigu
gelditzen. Ordukoa da, baita ere, Mugarran jarri zen buzoi berria. Urteak joan ziren eta 1943.ean elkartea berrantolatu zen. Ordutik hona gure historia gure elkartearen agiri liburuetan idatzirik agertzen da, eta honela dakigu, adibidez, urte horretako hileroko kuota pezeta 1ekoa zela haur eta emakumeentzat eta 1,50koa gizonezkoentzat, eta urtearen amaieran 40 bazkide bazirela, eta 15 pezetako irabaziak izan zituztela. Ordutik hona elkartea zabalduz joan da, mendia gozatzeko era berriak jorratuz eta beti ere naturarekiko maitasuna bultzatuz. EreserkiaAlpino Tabira Mendizale Taldeak bere ereserki propioa dauka, Xabier Amurizaren hitzak eta Jesus Egigurenen doinuarekin. Hona hemen partitura. Musika ere entzun ahal izango duzu Ane Belaustegiri esker, MIDI artxibo batera pasatu baitu. Hauek dituzu hitzak: ERESERKIA - KALEJIRA (Alpino Tabira Mendizale Taldeari)
|
|
|