Funtzionamendua eta zerbitzuak

Lokalak

Gure elkarteak bi lokal ditu:

  • Goienkalea 8 behean elkarteko taberna dago.
  • Goienkalea 9 behean egoitza soziala dago, batzargela, liburutegi, idazkaritza-gela, alokairurako material etab.ekin.

Bazkide bazara, egoitza sozialeko ateak irekita dituzu. Bertan aukera izango duzu:

  • Batzartzeko
  • Elkartearen mendiko materiala erabiltzeko (liburuak, bideoak, CDak, DVDak, kartografia eta aldizkari espezializatuak)
  • Federatu eta aseguratzeko
  • Antolatzen diren ikastaroetan parte hartzeko

Bazkide izan edo ez, egoitza sozialetik pasa zaitezke burutzen ditugun ekintzen berri izan eta izena emateko. 

Ordutegia 

Astearte eta ostegunetan, iluntzeko 8etatik 9etara.

Materiala alokatzeko, ostegunetan iluntzeko 8etatik 9etara.

Helbide eta telefono zenbakiak

Alpino Tabira Mendizale Taldea
141 PK
48200 DURANGO

Telefono eta faxa 94 620 31 53

Posta elektronikoa: alpino ARROBA alpino-tabira PUNTO org.

Bazkideak

2011ko abenduaren 31n 2189 bazkide gara. Bazkide izan ahal izateko eskaera orri bat betetzen da eta zuzendaritza-batzordearen hurrengo biltzarrean egiten da alta. Baja, ordea, norberak eskatuta edota otsailaren 28rako urteko kuota ordaindu ez zaionari egingo zaio. Elkartean sartzeko kuota 40 eurokoa da 2012erako aurreikusita dagoen urteko bazkideen kuota 20 eurokoa.  

Izena eman nahi baduzu, hau da bete behar duzun inprimakia . Horrezaz gain, zure bi argazki behar ditugu. Bestalde, kontua helbideratzeko derrigorrezkoa duzu kontu zenbakiaren 20 zenbakiak idaztea.. Guzti hori elkartean aurkeztu gero.

Zuzendaritza-batzordea

Hileko lehenengo astelehenean elkartzen da. Batzar hauetara datozen bestelako bazkideek, iritzia eman bai,  baina boto eskubiderik ez dute izango.

Barne-arautegia

Bazkidea bazara edo interesik bazenu, honako lotura honetan aurki dezakezu erdaraz: barne-arautegia.

Ekintzak

Ekintzak bazkide zein ez bazkideei zuzenduta daude, nahiz eta elkarteko bazkide izateagatik prezio berezia egingo dizugun. Zenbait kasutan gainera, erreserbak egiteko orduan lehentasuna emango zaizu. Web orrialde honetan informazio gehiago duzu, aurtengo egutegiarekin batera.

Idazkaritza

Elkartearen administraritza kontuetako informazioa eskura dezakezu bertan. Horretaz gain, interesatzen zaizun kirolarekin lotuta egin nahiko zenukeen ekintzen inguruan norengana jo ere azalduko dizuete. Informazio orokorra. Idazkaritzarekin harremanetan jar zaitez gorago emandako helbideen bidez.

Liburutegia eta kartografia

Gure liburutegian mendia eta naturarekin zerikusia duten bostehun liburu inguru aurki ditzakezu, guztiak mendi, herri, eta  ekintzen arabera sailkatuak, informazioa azkarrago aurki dezazun. Argitaratu berri diren liburuak eskuratzen ditugu. Etxera eraman nahi izanez gero, bazkide txartela aurkeztu eta hilabeterako utziko dizugu. 

Aldizkariei dagokienez, ondoko hauek jasotzen ditugu: Pyrenaica, Gure Mendiak, Desnivel, Quercus, El Mundo de los Pirineos, Anboto, Euskal Herria, Barrabés, Peñalara.

Honez gain, oraindik txikia baina apurka-apurka handitzen ari garen liburutegian bideo, CD eta DVDak ditugu eskuragai.  Oraingoz, salgai dagoena eskuratzen ari gara eta jada 30etik gora ditugu. 

Kartografiari dagokionez, bilduma zabala dugu. Euskal Herria eta mendilerro garrantzitsuenei buruz 1:25000ean argitaratu den guztia daukagu, Javier Maloren mapak eta Alpina argitaletxoekin batera. Merkaturatzen den material berri guztia erosten dugu, materiala etengabe berrituz.  

Mendiko materiala

Materiala alokatzeko bazkide txartela aurkeztu eta 3 euroren truke utziko dizugu. Alokairuarengatik prezio sinbolikoa eskatzen da. Irakurri materiala alokatzeko arau eta prozedurak.

Federatu txartela

Elkartean bertan bideratzen dugu eta eskuz ordaindu beharra dago eskatutako unean bertan. Hauxe da bete beharreko inprimakia . Epea martxoaren 26ra artekoa da. Hortik aurrera interesa dutenek beraiek egin beharko dute Federazioan.

Katazka

Hiru hilero bazkideei dohainik bidaltzen diegun aldizkaria dugu. Bere helburua bazkideon arteko hartu-emana sendotzea da. Horrekin batera, burutzen ditugun ekintzen berri ematen du eta unean-uneko informazioa eskaintzen du.

Eta gainera...

Ez ahaztu Alpino Tabira Mendizale Taldearen partaide izateak, mendia gozatzeaz gain, lagun berriekin erlazionatzeko aukera ezin hobea ematen dizula 

 

 
© Alpino Tabira Mendizale Taldea, 2000-2012